XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LORE. - O, maisu!.
Zein zoriontsu egiten nauzun!...
Beraz, hemendik ordu erdira etorri naiteke nire adiskideekin?.
MAISUA. - Bai, zoaz lasai eta etorri zaitez hemendik ordu erdira dozena bat adiskidekin.
LORE. - O, maisu!. Zein handia zaren!.
Nola inbidiatuko nauten adiskideek!.
MAISUA. - (Harro) Nahi baduzu, nire firma ezarriko dut orma horretan, artista handiek egiten duten bezala.
LORE. - Hori ere egingo zenuke, orma horretan zure sinadura idatzi?.
MAISUA. - (Harro) Noski baietz.
Artista famatuok beti sinatzen ditugu gure arte lanak.
LORE. - Eta hori, arte lana izango da?.
MAISUA. - Noski.
Koadru guzti horiek, fuera!.
Kanpora!.
Inolako koadrurik gabe luzituko du orma horrek.
Orma bera izango da arte lan bikaina.
LORE. - O, maisu!. Zein handia zaren!.
MAISUA. - Handia eta makanudoa!.
LORE. - Beraz, ba noa, eta hemendik ordu erdira nire adiskideekin...
MAISUA. - Ekarri dozena bat adiskide!.